Acceso a la página principal Centro de Dia Gibeleta - Eguneko etxea
castellano | euskera
Centro de Dia
Eguneko etxea
Gibeleta

Hasiera | Gibeletako Ospakizunen Egutegia

Gibeletak Foru aldundiarekin hitzarmendutako lekuak ditu.
Informazio gehiagorako, Udaletxeko gizarte zerbitzuetara zuzendu

ERREGE MAGOEN BISITA
Hainbeste amestutako opariak banatzeko, urtero Errege magoak Gibeleta Eguneko Etxea bisitatzen dute.

MEAKA DANTZA TALDEAREN BISITA
Urtero bezela, Meakako dantza, taldea beraien euskal dantzekin, gure adineko pertsonen gozagarri izaten dira.

GENERAZIOARTEKO PROGRAMA
Generazioarteko programaren barruan dauden ekintza ezberdinen artean, Leka-eneako haurrak Gibeletako adineko pertsonekin damborrada jotzera etorri ziren.

ARRATSALDEKO ZINEA GIBELETAN
Aintzinan bezelako zinea: bakoitza bere sarrerakin, berari egokitutako aulkian eseri eta familia giroan gozatuz , zinea ikusiten dute palomitak eta freskagarriak lagun dutela.

GENERAZIOARTEKO PROGRAMA
Satan Ageda zela eta, Leka-Eneako ikastolako gazteak Gibeletara etorri ziren abestera.

INHAUTERIAK GIBELETAN
Urtero ihauterietako festaz gozatzen dugu… desfile eta guzti!

IBILALDI EGUZKITSUA
Eguzkiarekin eta egun zoragarriarekin gozatuz, berehalako irteera bat antolatu dugu Gibeleta Eguneko adineko pertsonekin, Hondarribiako hondartzaren pasealekura.

EMAKUMEAREN EGUNEKO ERAKUSKETA
Gibeletan emakume langilearen eguna bezelakoak ospatzen ditugu. Egun hontarako, bakoitzak gaztetako argazkiak ekarri zituzten eta haukin erakusketa bat antolatu zen.

LOREEN HAZTEGIRA VISITA
Edozein aitzaki ona da Gibeletako adineko pertsonekin irteera bat egiteko. Inguruan dagoen loreen haztegi batetara joan ginen lore ezberdinak erostera ondoren zozketatzeko.

NAGUSILANEKO LAGUNEK GIROTUTAKO ARRATSALDEA
Nagusilanetik talde ezberdinak hurbiltzen dira Gibeletara, adineko pertsonekin abestera eta arratsaldeak girotzera.

UDABERRIKO IBILALDIAK
Gibeletan, etengabeko euriteen ondoren, eguzkiaren lehen izpiez baliatuz, Bidasoa ibaiaren ondotik paseatzeko aukera izan genuen.

SAN MARKOSEKO OPILA
Urtero, Gibeletako Eguneko Etxean San Markos eguna ospatzen da, -Bidasoako eskualdean hain ospetsua den opila zati bat eskeiniz Gibeletako agure guztiei.

Erraldoi eta buruhaundiekin dantza
Bidasoaldeko Erraldoeien Konpartsa Gibeleta alaitzen dute, beraien musika eta dantzaldiekin.

Oztoporik gabeko bainua
Gibeletak bere agureen bainua, Hondarribiko hondartzan ahalbidetzen du.

GURE AMA GUADALUPEKOA
Guadalupeko santutegia zentroaren beste behartutako visita bat da. Gure bisitak, lore eskeintza batekin lagunduta, Hondarribiako Ama ikusten dutenean , sekulako zirrara sortuz gure adineko pertsonen gozamenerako.

PAZKO LOREAK EGUBERRIARI ONGIETORRIA EMATEKO
Endaneak zentroa alaitzen du bere Pazko loreekin.

Gibeleta kalea 8, C behe solairua - 20280 Mendelu(HONDARRIBIA) | Tel.:943644162 | centrogibeleta@gmail.com
© 2015 GIBELETA | Legezko abisua | Mapa Weba